CONTEMPLACION DEL MAESTRO JESUS
JESUS MAISUAREN KONTENPLAZIOA
JAIOTZA
(Adolphe Adam-en “Oh Holy Nigth”)
Gu guztiok, izaki bizidunok, potentzialki gure Barne Kristoan Jesus Maisuaren gaitasun berak ditugu: Jainkoaren Borondate aurrean errenditzeko, Asmo Jainkotiarrak Jakiteko, gizadia Maitatzeko, Jainkoarengana Goratzeko, Gaixotasunak Sendatzeko, inoiz hilko ez diren sustantziak gure bizitzara ekartzeko eta gure zein besteen akats guztiak Barkatzeko. Gure “Kristoa” esnatu eta adierazi dezakegu, Jesusek Beleneko bidean jaiotzetik egin zuen bezala. “Kristoa Esna” ez duten izakiei, esna diezaieke, gogoeta eginez, beren bular barnean Argi Garden eta Eguzkia bezain Distiratsu bat daramatela, Sugar Hirukoitza -Urdina, Urre-kolore eta Arrosa- eusten duena, bihotzaren goialdean eta Santu Arnas hau eginez:
“NI NAIZ” Barne Kristoaren Esnatzea Arnastuz.
“NI NAIZ” Barne Kristoaren Esnatzea Xurgatuz.
“NI NAIZ” Barne Kristoaren Esnatzea Zabalduz.
“NI NAIZ” Barne Kristoaren Esnatzea Proiektatuz.
BATAIOA
(Schubert-en “Auf dem Wasser zu singem”)
Izaki bizidun guztiok, potentzialki Jesus Maisuaren gaitasun Jainkotiar berak ditugu, Jordan Ibaian irudikaturiko energia garbitzaile eta transmutatzeileen Su Morean murgildu eta bataiatzeko; gure erruak garbitu, bekatu, akats edo karma; “Espiritu Santuaren Uso Zuria” nola jaisten den ikusteko, eta Jainkoaren ahotsa: “Hau nire Seme Maitea da, eta bere gainean nire dohai guztiak isurtzen ditut” esanez sentitzeko. Hausnar dezagun, gure burua Jordan Ibaiko ur sakratuetan murgilduta irudikatuz, eta Santu Arnas hau eginez:
“NI NAIZ” Arazketa Jainkotiarra Arnastuz
“NI NAIZ” Arazketa Jainkotiarra Xurgatuz.
“NI NAIZ” Arazketa Jainkotiarra Zabalduz.
“NI NAIZ” Arazketa Jainkotiarra Proiektatuz.
ANTZALDATZEA
(Richard Strauss-en “Muerte y Transfiguración”)
Izaki bizidun guztiok, potentzialki Jesus Maisuaren gaitasun Jainkotiar berak ditugu, Tabor Mendira Goratzeko, eta Antzaldatzearen Sugarrarekin antzaldatzeko, zeinek Su Sakratuari gure barne izakian eta kanpo munduan hedatzeko aukera ematen dion.“NI NAIZ” Antzaldatzea Arnastuz.
“NI NAIZ” Antzaldatzea Xurgatuz.
“NI NAIZ” Antzaldatzea Zabalduz.
“NI NAIZ” Antzaldatzea Proiektatuz.
GURUTZILTZAKETA
(Bach-en “Misa en si Menor”-eko “Crucifixus”)
Izaki bizidun guztiok, potentzialki Jesus Maisuaren gaitasun Jainkotiar berak ditugu, gure nortasuna positibizatzeko. Irudikatu ditzagun Pentsatzeko Moduak, kolore urdineko Gurutze Latindarrean. Honen erdian “Sugar Morearen Urrekoloreko Lastargi” bat aurkitzen da, eta gurutzearen goialdean, Espiritu Santuaren Uso Zuria, beheratuz eta bere burutik “Espiritu Santuaren Zazpi Dohaiak” isuriz.
Jesusek, Aitagurean Barkamenaren gakoa ematen digu: “Barkatu gure zorrak, guk ere gure zordunei, barkatzen diegun ezkero” esatea egiten digunean. Gure sufrimendu eta akatsengatik barkatuak izateko, lehendabizi guk barkatu behar ditugu besteen akatsak. “Barkatu gabe, ez gara barkatuak izango”. Esan dezagun, Jesusek Gurutzean esan zuena: “Aita, barkaiezu ez bait dakite zer egiten duten”. Jesusek, gurutzean barkatu zuen, errudunik eta arrazoirik bilatu gabe; horrelaxe barkatu dezagun guk ere.
“NI NAIZ” Sugar Morearen Barkamena Arnastuz.
“NI NAIZ” Sugar Morearen Barkamena Xurgatuz.
“NI NAIZ” Sugar Morearen Barkamena Zabalduz.
“NI NAIZ” Sugar Morearen Barkamena Proiektatuz.
BERPIZTEA
(Mahler-en “Resurrección” Sinfonia)
Berpiztearen Sugarrak, nire gorputz fisikoaren eta nire barne gorputzen bibrazio jarduera bizkortzen du, bere erdiko ardatzari biraka, elektroi ñimiño bakoitza bizkorrago mugitzea eraginez, lurraren bibrazio ekintza baztertuz eta nire bibrazioa Nonahikotasun honekin elkartuz.
“NI NAIZ” Jesus dagoen lekutik, Berpiztearen Sugar Garailearen Boterea Arnastuz.
“NI NAIZ” Jesus dagoen lekutik, Berpiztearen Sugar Garailearen Boterea Xurgatuz.
“NI NAIZ” Jesus dagoen lekutik, Berpiztearen Sugar Garailearen Boterea Zabalduz.
“NI NAIZ” Jesus dagoen lekutik, Berpiztearen Sugar Garailearen Boterea Proiektatuz.
GORATZEA
(Boito-ren “Fausto” operako “Hitzaurrea”)
Izaki bizidun guztiok, potentzialki Jesus Maisuaren gaitasun Jainkotiar berak ditugu. Goratzearen Sugarra, nire gorputz mental, emozional, eteriko eta fisikotik sortuaz, nire munduko energiak goratzen ditu, bai nire Barne Kristoaren konexio eta kontaktura, eta baita Jesusi ere.
“NI NAIZ” Goratzea Arnastuz.
“NI NAIZ” Goratzea Xurgatuz.
“NI NAIZ” Goratzea Zabalduz.
“NI NAIZ” Goratzea Proiektatuz.
URRE-ERRUBI IZPIAREN NORABIDEA
(Lowell Mason-en “Joy to the World”)
Denok dugu Bakearen, Mistizismoaren eta Jainkoarenganako Mirespenaren Seigarren Urre-Errubi Izpia energizatzeko gaitasuna, Santu Arnas hau eginez:
“NI NAIZ” Jesus Maisuaren Jainkoarenganako Mirespena Arnastuz.
“NI NAIZ” Jesus Maisuaren Jainkoarenganako Mirespena Xurgatuz.
“NI NAIZ” Jesus Maisuaren Jainkoarenganako Mirespena Zabalduz.
“NI NAIZ” Jesus Maisuaren Jainkoarenganako Mirespena Proiektatuz.
BATASUNA
(Andrew Lloyd Weber-en “Pie Jesu”)
Irudika dezagun Jesus, Batasunaren Micah Aingeru gisa, Metafisika talde guztiak, Aro Berriko mugimenduak, talde esoterikoak, erlijioak, alderdi politikoak, klase sozialak, herrialdeak, kontinenteak, arrazak, sexu aukerak, bere bihotz barnean bateratuz.
“NI NAIZ” Micah Aingeruaren Bihotzetik Batasuna Arnastuz.
“NI NAIZ” Micah Aingeruaren Bihotzetik Batasuna Xurgatuz.
“NI NAIZ” Micah Aingeruaren Bihotzetik Batasuna Zabalduz.
“NI NAIZ” Micah Aingeruaren Bihotzetik Batasuna Proiektatuz.